JAPONIAR ABAKOA – Soroban

Deskribapena

Kalkuluak egiteko eskuzko tresna, hamabost hagaxka bertikal paralelo dituen zurezko marko bat duena. Hagaxka bakoitzak bost kontu ditu, eta markoa horizontalki bi zatitan banatuta dago. Atzeko aldean lau indargarri bertikal ditu.

 

Izena
Izena
JAPONIAR ABAKOA – Soroban
Medidas
6,4 x 22 x 1,5 cm.
Pisua
70 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendea
Materiala
Zura - plastikoa
Inskripzioa

Bastidorean, etiketa japoniar karakterekin.

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Oinarrizko eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) egiteko erabiltzen den kalkulu tresna. Horizontalki bi zatitan banatuta dago. Goiko aldeak kontu bat dauka hagaxka bertikal bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bost bateko adierazten ditu. Beheko aldeak lau kontu dauzka hagaxka bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bateko bat adierazten du. Barra horizontalean hainbat puntu diru erliebean, eta puntu horiek milako puntua, milioiko puntua edota koma hamartarra adierazten dituzte beste hainbat gauzaren artean.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.