FULLER KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Plastikozko zilindroa, zurezko imitazioz bukatua, kirtenduna, taulak dituen paper inprimatuaz forratua. Oinarriaren gainean, torlojuz, fabrikatzailearen markak dituen metalezko orratz bat dago lotuta, eta beste muturrean, eskala grabatua daukan erregela metalikoa. Oinarri honen gainean sartua, larruzko beste zilindro bat dago, barrutik feltroz forratua (mugitu ahal izateko barneko zilindroa kaltetu gabe), kanpoan paper inprimatua duela.

Izena
FULLER KALKULU ERREGELA
Medidas
45 cm x 9 Ø (kirtena barne)
Piezaren historia

Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1938
Materiala
Metala, Papera, Zura
Izenpea edo marka

FULLER

Inskripzioa

Grabado, FULLER CALCULATOR – MADE IN ENGLAND

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu erregela zilindrikoa, merkataritza mailako oinarrizko kalkulu aritmetikoak egiteko. Hainbat elementu dauzka, elkarrekin konbinatuz eragiketa hauek egiteko:

- Kanpoko zilindro mugikorra (mugimendu birakaria eta bertikala), eskala logaritmiko kiribil bat daukana.

- Barneko zilindro finkoa, baliokidetza-taulekin sistema hamartarretik neurri britaniar hauetara bihurtzeko: luzera-neurrietara (hazbeteak eta oinak), pisu-neurrietara (laurdenak, ontzak eta librak kintaletan eta libretan), monetetara (librak, txelinak eta penikeak, libratan eta txelinetan), urteko egunak, hektarearen azpiunitateak, metal eta zuren ezaugarriak, minutuak graduetan, Birmingham kablearen kalibrea, hainbat bihurketa-faktore eta sinu naturalak.

- Kurtsore finko bat, oinarrian ainguratua.

- Beste kurtsore finko bat parte berdineko eskalarekin, estalkian ainguratua, logaritmoak bilatzeko.

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.