FOWLER “Twelve-Ten” KALKULU ERREGELA
Deskribapena
Erregela zirkular giltzatua nikelezko kutxa batean barruan, beirazko estalkiarekin eta erradio-markatzaile finko pintatuarekin. Barruan, metalezko dial inprimatua eskala grabatuekin eta metalezko kurtsore birakariarekin, nikelezko bi kanpo-koroa birakariekin eragindakoak.
- Izena
- FOWLER “Twelve-Ten” KALKULU ERREGELA
- Medidas
- 10 x 1 x Ø 8,7 cm.
- Pisua
- 200 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1936
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
FOWLER
- Inskripzioa
-
FOWLER’S “TWELVE-TEN” PATENT / CALCULATOR FOWLER & Cº MANCHESTER
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikorako erregela zirkularra, 7 eskalekin, poltsiko-erloju baten itxurakoa, arkitekto, eraikitzaile, topografo eta zurezko merkatarientzat, haiek denek askotan egin behar izaten baitzituzten kalkuluak notazio sistema hamartarrarekin eta hamabitarrarekin. Disko bat dauka, eskala logaritmiko eta trigonometrikoekin, kurtsore mugikorrarekin eta adierazle finkoarekin, eta bi kanpo-koroa birakarirekin: ezkerrekoa diskoari birak emanarazteko eta eskuinekoa kurtsorea mugitzeko. Eskalen bidez pasa daiteke sistema hamartarretik hamabitarrera, metroetatik yardetara, kilogramoetatik libretara, pulgadetatik zentimetroetara, eta alderantziz, eta tangenteak eta sinuak ere markatzen ditu..