FEDERICO GUARDUCCI-REN ARITHMOMETRO MOLTIPLICADORE-DIVISORE
Deskribapena
Biderkadurak batuketa eta zatidurak kenketa bihurtzeko kalkulu tresna. Kutxatila bat da, eta hagaxka laukizuzen mugikor batzuk ditu. Hagaxka horiek behar bezala jarrita biderketa errazten dute indo-arabiar zenbaki sistema erabiliz.
- Izena
- FEDERICO GUARDUCCI-REN ARITHMOMETRO MOLTIPLICADORE-DIVISORE
- Medidas
- 19 x 8,5 x 4,1 (kutxatila) - 15 x 0,7 x 0,7 (pieza bakoitza)
- Pisua
- 200 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- XX. mendea (1912ko jatorrizkoaren erreprodukzioa)
- Materiala
- Zura - papera
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Hagaxkak 9 laukitxo berdinetan banatuta daude, eta laukitxo bakoitzak 1tik 9ra bitarteko digitu bat dauka. Hagaxkak finko jartzen dira alde bietan. Hagaxka sorta batean 10 daude, 0tik 9ra bitarteko digitu bakoitzeko bat. Hagaxka bakoitzaren aurreko aldea 9 laukitxo karratutan banatuta dago. Beheko aldeko 8ak erditan banatzen dira marraketa diagonal baten bidez. Goiko aldean hagaxka dagokion digitua jartzen da eta hurrengoan digitu hori 2, 3 eta abarrekin biderkatzean ateratzen den biderkadura. 9. Biderkaduraren ondoriozko digitu bana idazten da diagonalaren alde banatan eta 10 baino txikiagoak diren biderkaduretan 0 ezkerrean erabiltzen da.