FABER CASTELL 62/83 kalkulu erregela
Deskribapena
Plastiko inprimatuzko kalkulu erregela, bi aldeetan zenbakiak dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. Zatiak brida metalikoekin lotzen dira. Erregela aurreratua da, eta arlo zientifikoan diharduten ingeniarientzat eta teknikarientzat diseinatuta dago. (Alemania, 1967)
- Izena
- FABER CASTELL 62/83 kalkulu erregela
- Medidas
- 18,8 x 4,2 x 0,34 cm.
- Pisua
- 44 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1967
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
FABER CASTELL
- Inskripzioa
-
Aurreko aldean: Faber – Castellen zigilua; goiko aldean: 62/83 / MADE IN GERMANY erregelatxoan. Kurtsorean: CASTELL.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu teknikoko erregela, bi aldekoa, D-Stab sistema duena. Arlo zientifikoan diharduten ingeniarientzat eta teknikarientzat diseinatuta dago. Eskala hauek ditu:
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
Goiko aldean: eskala kubikoa (K), tangenteen eskala (T1 cot T2 cot) eta ∏-ren bidez desplazatutako eskala finkoa (DF).
Erregelatxoan: ∏-ren bidez desplazatutako eskala mugikorra (CF), ∏-ren bidez desplazatutako elkarrekiko eskala (CIF), elkarrekiko oinarrizko eskala (CI) eta oinarrizko eskala mugikorra (C).
Beheko aldean: oinarrizko eskala finkoa (D), angelu txikientzako eskala (ST), sinuen eskala (S cos) eta eskala pitagorikoa (P ).
Atzealdeko eskalak hauek dira:
Goiko aldean: berretzaile negatiboetarako eskala esponentzialak (LL03, LL02 eta LL01) eta erroen eskala finkoa (W2).
Erregelatxoan: erroen eskala mugikorra (W2), mantisen eskala logaritmikoa (L), oinarrizko eskala mugikorra (C), erroen eskala mugikorra (W2).
Beheko aldean: erroen eskala finkoa (W1) eta berretzaile negatiboetarako eskala esponentzialak (LL01, LL02 eta LL03).