FABER CASTELL 62/82 Biplex kalkulu erregela

Deskribapena

Plastiko inprimatuzko kalkulu erregela, bi aldeetan zenbakiak dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. Erregela aurreratua da, eta arlo zientifikoan diharduten ingeniarientzat eta teknikarientzat diseinatuta dago. (Alemania, 1961)

Izena
FABER CASTELL 62/82 Biplex kalkulu erregela
Medidas
18,8 x 4,2 x 0,34 cm.
Pisua
42 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1961
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Aurreko aldean: Faber – Castellen zigilua; goiko aldean: 62/82 / MADE IN GERMANY erregelatxoan. Kurtsorean: CASTELL.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela, bi aldekoa, D-Stab sistema duena. Arlo zientifikoan diharduten ingeniarientzat eta teknikarientzat diseinatuta dago. Eskala hauek ditu:

Aurrealdean:

Goiko aldean: eskala logaritmikoa (L), tangenteen eskalak (T1 cot T2 cot) eta karratuen eskala finkoa (A).

Erregelatxoan: karratuen eskala mugikorra (B), elkarrekiko eskalak (BI, CI) eta oinarrizko eskala mugikorra (C).

Beheko aldean: oinarrizko eskala finkoa (D), eskala pitagorikoa (P), sinuen eskala (S).

Atzealdean:

Goiko aldean: berretzaile negatiboetarako eskala esponentzialak (LL03, LL02 eta LL01) eta eskala kubiko finkoa (K).

Erregelatxoan: eskala kubiko mugikorra (K'), eskala logaritmiko mugikorra (L), angelu txikientzako eskala (ST), ∏-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskalak (CF eta DF).

Beheko aldean: berretzaile negatiboetarako eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.