COURSE & SPEED MK. II A KALKULU ERREGELA
Deskribapena
Erregela zirkular giltzatua, metalezko plaka laukizuzenaren gainean, plastikozko estalkiarekin. Aurreko aldean metalezko bi disko zentrokide mugikor eskalatu ditu, eta bi erradio-kurtsore, bata finkoa eta plastikozkoa, erdian zirrikitu bat eta eskala bikoitza dituela, eta bestea metalezkoa, eta oinarriaren gainean mugikorra. Aurreko aldean, metalezko beste bi disko, biak eskaladunak.
- Izena
- COURSE & SPEED MK. II A KALKULU ERREGELA
- Medidas
- 24,5 x 13 x 3 cm.
- Pisua
- 700 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1940
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
-
ASTON & MANDER
- Inskripzioa
-
SERIAL Nº 32442/ W.G.PYE & Cº LDT / COURSE & SPEED CALCULATOR / AM / REF Nº 6B/125 / REMOVE THIS COVER TO CLEAN.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Aireko norabidea eta abiadura kalkulatzeko erregela, II. Munduko Gerran Royal Air Force-ko (Erresuma Batua) pilotoek erabili zutena.
Aurreko aldeak aukera ematen du hegaldia bitartean norabidea kalkulatzeko, bi disko zentrokideen bidez, zeinetan idatzi egin behar baitira ibilbidea graduetan (erdiko diskoan), eta baborrerako edo estriborrerako desbideraketak (kanpoko diskoa), eta erdiko kurtsore finko bat haizeraren abiadurarako (mila/ordukoetan edo nudoetan).
Atzeko aldeak abiadura kalkulatzeko balio du, bi disko zentrokide eskalaturen konbinazioarekin, barrukoa denbora-eskalarekiko finkoa (minutuetan) eta kanpokoa mugikorra espazio-eskalarekiko (millak).