CHARPENTIER KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Metalezko erregela zirkular artikulatua, bi disko mugikor enkastraturekin (altzairuzkoa oinarrirako balio duena, eta latoizkoa barrukoa), eta eskala grabatuekin. Diskoan erdiko altzairuzko ardatz baten gainean daude; ardatz horrek erradio ardatz bat dauka aurreko aldean, markatzaile izateko balio duena, eta bukaeran eraztun-euskarri bat duena. Aurreko aldean, ardatzak Y itxurako kurtsore mugikor bat dauka.Conserva el estuche original de piel, forrada en seda, con herrajes de latón.

Izena
CHARPENTIER KALKULU ERREGELA
Medidas
Ø 6 x 0,5 x 7,8 cm.
Pisua
70 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1890
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

G. CHARPENTIER

Inskripzioa

Zirkuluaren erdian: CALCULIMETRE G. CHARPENTIER * BREUETE SGDG

Atzeko aldean, grabatua: FRANCE

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikorako erregela zirkularra, alde bikoa, poltsiko-erlojua bezalakoa, batez ere ingeniari, eraikitzaile eta industria eskoletako ikasleentzat. Bi disko mugikor enkastratu dauzka, kurtsore mugikorra aurreko aldean eta adierazle finkoa atzeko aldean; elkarren artean konbinatuz gero eragiklea aritmetikoak egiten ahal dira aurreko aldean (4 eskala biderketarako, zatiketarako, proportzioetarako, berreturarako, erro karraturako, logaritmoak, kuboak, erro kubikoak) eta trigonometrikoak atzeko aldean (3 eskala sinu-kosinu eta tangente-kotangenteetarako).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.