Bisore estereoskopikoa
Deskribapena
Historian Charles Wheatstone fisikaria (1802 – 1875) hartzen da ikuspen estereoskopikoren funtsen interpretazio egiletzat, XIX mendean; hala ere, badira aurrekariak XVI. mendekoak eta are lehenagokoak. XIX. mende hartan argazkigintza garatu, eta aurreneko ganbera estereoskopikoak eta bisore estereoskopikoak sortu ziren.
Bisore horietan pare estereoskopikoa osatzen duten argazkiak bata bestearen ondoan muntatzen dira (kartoi batean positibo baldin badira edo kristal batean diapositibak badira). Bisoreak lente batzuk dauzka bista egokitzeko (enfokea) eta bastidore bat, begi bakoitzak dagokion irudia bakarrik ikusteko. Hori da irudi estereoskopikoak sortu eta bistaratzeko sistemen funtsa: atzeman edo sortu egiten dute ingurune bereko bi irudi bi ikuspuntutatik, eta horrela geroago, hainbat sistemaren bidez, begi bakoitzak dagokion irudia bakarrik ikusiko du.
- Izena
- Bisore estereoskopikoa
- Medidas
- 30 x 15 x 35 cm.
- Pisua
- 0,70 kg.
- Inbentarioaren eguna
- 2014ko abendua
- Sailkapenak
- Optika
- Datazioa
- 1880
- Materiala
- Zura
- Erabilera / Funtzioa
Ikuspen estereoskopikoa