BAGUETTES ROUSSAIN
Deskribapena
Metakrilatozko plaka bat da, zenbakikuntza trokelatuak eta gorriz eta beltzez margotuak dituena. Badauzka hamaika tableta horzdun eta trukagarriak beren artean, faktoreetarako eskala bertikala daukana izan ezik.
- Izena
- BAGUETTES ROUSSAIN
- Medidas
- 15 x 2,5 x 0,2 cm (unidad)
- Pisua
- 10 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- XX. mendekoa (1738. urteko jatorrizkoaren erreprodukzioa)
- Materiala
- Plastikoa
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Biderketak kalkulatzeko tresna, Neperren baguetteen aldaera. Sistema zenbakizko taulatxoen konbinazioan oinarritzen da, eta haien artean konbinaturik, emaitzak erdiestea ahalbidetzen da. Sekzio horzduna duten taulatxoetako kalkulua bi ardatzen konbinazioan oinarritzen da (bertikala eta horizontala), horietan baitaude identifikaturik unitateak. Horizontalean eratzen da faktoreetako bat taulatxoak konbinatuz, emaitza irakurtzen dela bigarren faktoreko ardatz horizontalean jarritako zifren batuketa eginez. Neperrenetan ez bezala, Roussainenetan kalkulatzeko zifrak bertikalean jartzen dira eta bi kolorez bereizten da, kalkulu akatsak saihesteko xedez.