ARISTO Hyperbolog Nr. 0971 kalkulu erregela

Deskribapena

Darmstadt sistema darabilen kalkulu teknikoko erregela. Plastikoz egina dago, eta eskalak ditu inprimatuta. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1954)

Izena
ARISTO Hyperbolog Nr. 0971 kalkulu erregela
Medidas
34 x 5 x 0,8 cm.
Pisua
100 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1954
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

ARISTO

Inskripzioa

Aurreko aldean: ARISTO - HYOERBOLOG / DBGM / KW - ARISTO

Atzeko aldean: ARISTO / Nr 0971 / MADE IN GERMANY / ARISTO

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistema darabilen kalkulu teknikoko erregela. Eskala logaritmikoen bidez, matematikarekin eta haren aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke. Sinu hiperbolikoko eskalez eta hiperbola, sinu eta tangente funtzioez gainera, kosinu hiperbolikoko eskala bat eta bi eskala hiperboliko ditu. Funtzio angeluarreko eskalak eskala pitagorikoarekin zabaldu dira. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.

Aurreko aldean:

- Gorputzaren goiko aldean: eskala esponentzialak (LL01, LL02, LL03), ∏-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala (DF).

- Erregelatxoan: ∏CF-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala, CF-ren elkarrekiko eskala, mantisen eskala (L), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D), eskala esponentzialak (LL3, LL2, LL1).

Atzeko aldean:

- Gorputzaren goiko aldean: tangente hiperbolikoak (Th), eskala kubikoa (K), karratuen eskala (A).

- Erregelatxoan: karratuen eskala (B), tangenteen eta kotangenteen eskala (T), angelu txikien eskala (ST), sinuen eta kosinuen eskala (S), oinarrizko eskala (C).

- Gorputzaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D), D-ren elkarrekiko eskala (DI), sinu hiperbolikoak (Sh2, Sh1).

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.