ARISTO 958 Geodat kalkulu erregela
Deskribapena
Kalkulu teknikoko erregela, geodesia ingeniarientzako eskala bereziak dituena. Plastikoz egina dago, eta eskalak ditu inprimatuta. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1959)
- Izena
- ARISTO 958 Geodat kalkulu erregela
- Medidas
- 34 x 5 x 0,8 cm.
- Pisua
- 100 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1959
- Materiala
- Plastikoa
- Izenpea edo marka
ARISTO
- Inskripzioa
Aurreko aldean: ARISTO / Nr 958 / MADE IN GERMANY
Kurtsorean: ARISTO - ARISTO / DBGM
Atzeko aldean: ARISTO - GEODAT / DBGM
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Kalkulu erregela, bi aldeetan eskala bereziak dituena. Eskala horiek lan espezifiko batzuetarako erabiltzen dituzte geodesia ingeniariek. Eskala bereziak takimetroaren aldean daude, Rietz sistemako eskala osagarri batzuekin elkartuak.
Alde normala:
Gorputzean: tangente eta kotangenteen eskala, angelu txikietarako eskala, funtsezko eskala ∏ baliora permutatua.
Erregelatxoan: funtsezko eskala ∏ baliora permutatua, ∏x eskalarako elkarrekiko eskala, x eskalarako elkarrekiko eskala, oinarrizko eskala.
Gorputzean: oinarrizko eskala, eskala pitagorikoa, sinuetarako eskala, kosinuetarako balioak.
Alde takimetrikoa:
Gorputzean: bi partetako txikiagotze eskala urrutiko neurketetarako, mira horizontala eta inklinazioak dituena, karratuen eskala.
Erregelatxoan: karratuetarako eskala, eskala pitagorikoa, bi partetako eskala altuera diferentzietarako, txikiagotze eskala mira horizontaldunak urrutiko neurketetarako.
Gorputzean: oinarrizko eskala, logaritmo hamartarren mantisen eskala, eskala kubikoa.