ADIX teclas BATUKETA MAKINA

Deskribapena

Plastikozko oinarria eta metalezko karkasa daukan kalkulagailua. Goiko aldean 3 leiho zirkular ditu, emaitzak barneko gurpiletan grabatuta dauden zenbakietan erakusteko. Goiko aldean, eskuinean, zirrikitu bat dago zeron jartzeko palanka automatikorako. Karkasaren aurre aldean, bederatzi zirrikitu daude 1etik 9ra zenbatutako teklentzat, denak plastikozko burua daukatenak. Barneko egiturak gurpil horzdunak eta metalezko malgukiak ditu.

Izena
ADIX teclas BATUKETA MAKINA
Medidas
9,5 x 15 x 4 cm.
Pisua
360 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1930
Materiala
Metala, Plastikoa
Izenpea edo marka

ADIX

Inskripzioa

Goiko aldean "adix" dago idatzita, pinturaz.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Batuketa makina eramangarria, kontabilitate eragiketetarako. 9 unitate dituen teklatu batek osatzen du, zeinak, markatutako zifraren batuketa goiko zenbatzeko mekanismora iritsarazten dutenak; ehunekoei, hamarrekoei eta unitateei dagokien hiru leihok osatzen dute mekanismoa. Beraz, gehienez ere digitu indibidualen zutabeak batu daitezke, batura, guztira 999 baino handiagoa izan gabe. Alboko kurtsore mugikor bat dauka zenbatzailea zeron jartzeko.

Bibliografia

http://www.mechrech.info/workmod/adix/Adix041.html

Array
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.