ADDIATOR ARITMOGRAFOA
Deskribapena
Kalkuluak egiteko tresna mekaniko bat da, biderketak eta zatiketak egiteko. Kaxa metalikoak bederatzi erregeleta metaliko ditu. Erregeletak barruan lerratzen dira, eta zifrak estalkiko arteka zenbakidunetatik irakurtzeko aukera ematen dute. Jatorrizko kutxatila bat dauka, erregeletak mugitzeko erabiltzen den ezten bat daukana, eta barra bat goiko aldean, kalkulagailua zeron jartzeko. Aurreko aldean batuketak eta biderketak egiten dira, eta atzeko aldean kenketak eta zatiketak.
- Izena
- ADDIATOR ARITMOGRAFOA
- Medidas
- 17,3 x 10,5 x 0,6 cm.
- Pisua
- 220 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1920
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
ADDIATOR
- Inskripzioa
-
Aurreko aldea: “ADDITION – MULTIPLICATION” “ADDIATOR” “Patents applied for”
Atzeko aldea: “SUBTRACTION – DIVISION” “ADDIATOR” “ Patents applied for”
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulua egiteko barruko erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta. Eragiketaren emaitza goiko aldean zulatutako zirkuluetan bistaratzen da.
- Bibliografia