ABACO NEPERTARRA
Deskribapena
Biderkadurak batuketa eta zatidurak kenketa bihurtzeko aukera ematen duen kalkulu tresna. Taula bat dauka, eta bere gainean hagaxka laukizuzen mugikor batzuk jartzen dira. Hagaxka horiek behar bezala jarrita biderketa errazten dute indo-arabiar zenbaki sistema erabiliz.
- Izena
- ABACO NEPERTARRA
- Medidas
- 23,5 x 23,5 x 4 cm.
- Pisua
- 1.250 gr.
- Piezaren historia
- Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- XX. mendea
- Materiala
- Zura
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Izurraren ezkerreko ertzak hagaxka finko bat bezala funtzionatzen du eta 9 laukitxo berdinetan banatuta dago. Laukitxo bakoitzak 1etik 9ra bitarteko digitu bat dauka, eta 1ekoarekin hasten da goiko aldean eta 9koa dauka beheko aldeko laukitxoan.
Hagaxka sorta batean 10 daude, 0tik 9ra bitarteko digitu bakoitzeko bat. Hagaxka bakoitzaren aurreko aldea 9 laukitxo karratutan banatuta dago. Beheko aldeko 8ak erditan banatzen dira marraketa diagonal baten bidez.
Goiko aldean hagaxka dagokion digitua jartzen da eta hurrengoan digitu hori 2, 3 eta abarrekin biderkatzean ateratzen den biderkadura. 9
Biderkaduraren ondoriozko digitu bana idazten da diagonalaren alde banatan eta 10 baino txikiagoak diren biderkaduretan 0 ezkerrean erabiltzen da.